Gure seme-alaben izena bilatzeko momentua polita da, baina buruhauste galantak sortzen ditu.

Gogoratzen dut gure semeen izenen bila geundela, liburu ezberdinak erosi, esanahi eta jatorri pila aztertu eta Euskaltzaindia-ren web orrian kontsulta mordoa egin genituela.

Proiektu honen oinarria eta helburua gurasoei lan hau erraztea da. Zure gustukoa izatea espero dugu, eta batez ere, baliagarria suertatzea.